Zilizioa (latinezko cilicium hitzetik) jantzi latza da, atorra edo gerriko modukoa, abereen ileaz egindakoa, kristau fedean aszetismorako erabiltzen dena, penitentzia eta mortifikazio tresna moduan. Zilizioak eragindako deserostasuna areagotu eta oinazeak sorrarazteko, iltzez edo burdin hariz egindako gerrikoak gaineratu ziren. Kristautasunaren lehenengo mendeetatik erabiltzen da, eta Erdi Arotik ordena erlijioso batzuek bereganatu zuten. Metafora moduan, nork bere buruari ezartzen dion zigorra izendatzeko ere erabiltzen da.
Loturiko artikuluak
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko (ikus, gainera, alienazio erlijiosoa). Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa…
MonakotzaMonakotza edo monakatoa monakoen, monje eta lekaimeen bizimodu erlijioso eta espirituala da, munduko behar eta irrikak baztertu eta maila espiritual goren batera edo Jainkoarengana heltzea bilatzen duena, otoitzaren,…
AszetismoaAszetismoa (antzinako grezierazko askesis hitzetik, "trebatze, ariketa") nork bere buruarekiko , autokontrolean (enkrateia, antzinako grezieraz), abstinentzian eta mundutik erretretan (anachoresis, antzinako grezieraz) oinarritzen den bizimodua da, helburu erlijioso eta espiritualak…