
Ziklope-eraikuntza, antzinako Tirinto hirian.
Ziklope-arkitektura edo ziklope-eraikuntza harlanduzko edo landu gabeko harritzar harrizko bloke handiak erabiliz, gutxi goraberako forma laukizuzenekin, harresiak eta hormak eraikitzeko modua da, harrien artean ore, masa edo morterorik erabili gabe, hots lehorrean. Ziklope-arkitektura Brontze Aroan garatu zen Egeo Itsasoko uharteetan, bereziki mizenastar kulturaren baitan, eta hortik Mediterraneoko beste guen batzuetara zabalduz. Kolon aurreko arkitekturan ere, Erdialdeko eta Hego Amerikan, ohikoak dira ziklope-eraikuntzak.
Loturiko artikuluak
Gurutzadura (arkitektura)Arkitekturan, gurutzadura gurutze forma oinplanoa duten elizetan nabe nagusiaren (mendebalde-ekialde ardatzean gehienetan) eta transeptu edo zeharkako nabearen (ipar-hego ardatzean) arteko gunea da. Bere gainean zinborio edo zinborrio izeneko…
Aparailua (arkitektura)Arkitekturan, aparailua horma edo harresi bat eraikitzean harrizko bloke, adreilu edo beste materialen antolamendua eta estekadura da, harresia edo horma osatzeko nola jartzen diren alegia. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…
HarlanduaHarlanduak, harri pikatuak, harri-silareak, harri silarra edo silarriak eraikuntzan erabiltzen den harri landuak dira, gehienetan sekzio errektangularra dutenak, eta zerrenda erregularrak jarraituz jartzen dena, harlanduen artean oso tarte…