Zibilizazio terminoa Victor Riqueti-k, Mirabeauko markesak, sortu zuen XVIII. mendean, Ameriketako politika koloniala kritikatuz, barbarie edo basakeriaren antonimo moduan.1 Maiz, kultura terminoaren (ia) sinonimotzat hartzen da, arlo ezberdinetan erabiltzen badira ere: zibilizazioa historian eta soziologian aipatzen da bereziki, eta kultura antropologian. Hala ere, bi terminoak bereizten dituzten ñabardurak badaude, ordea. Orokorrean eta antropologiaren ikuspegitik, zibilizazioa kultura aurreratua dela esan daiteke, idazketa, artea, egitura politiko eta ekonomiko konplexuak, zientzia eta bereziki gizarte balioak, eskubideak eta morala garatu dituena. Zibilizazioa kulturatik bereizten duen beste ezaugarri bat aniztasun soziala da; izan ere, zibilizazio batean kultura batzuk betara bizi eta gara daitezke, beti ere elkarrekiko errespetu eta bizikidetzan, eta balio komunak partekatzen badira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
EskubideakEskubideak arau-sistema batean gizabanako, talde edo erakunde bati onartzen zaizkion estatus edo egoerak dira, moralak edo juridikoak, haientzat onuragarriak direnak, haiek babestu eta ahalmenak ematen dizkietelako. Bestalde, orokorrean, baten…
Talka kulturalaTalka kulturala edo kultura talka subjektu batek erakunde edo ingurune sozial berri batera sartzean, bertako kultura arau, balio eta ohiturak ezagutu gabe, bizi dituen ezjakintasun, harridura, nahasmen, antsietate…
Zibilizazioen talkaZibilizazioen talka Samuel Huntington (1927-2008) politologo estatubatuarrak 1993 urtean plazratutriko hipotesi geopolitikoa da. Horren arabera, XX. mendearen bukaeratik, mundu mailako gatazkak identitate kultural kontrajarriek, zibilizazioek adiera zabalean, eragiten…