Zibernetika (antzinako grezierazko kybernetikos hitzetik, "lemazaintza, gobernua"), haren aitzindari Norbert Wiener-ek 1948 urtean definitu zuenez, izaki bizidunen eta makinen komunikazioari eta kontrolari (ikus atzeraeragina) buruzko jakintza da. Informatika, sistemen teoria eta informazioaren teoria garatzen ari ziren garaian sortu zen, jakintza-arlo horietan planteaturiko problemei erantzuteko, baina berehala paradigma epistemologiko zabal moduan erabili zen, teknologian nahiz gizarte zientzietan, kausa-efektu printzipio lineal klasikoa gaindituz, kausalitate zirkularrak eta zeharkakoak oinarritzat hartuta, edonolako sistema konplexuen bilakaera aztertu eta orekara heltzeko. Paradigma zibernetikoaren baitan bi joera bereizi ziren, ordea: lehen mailako zibernetikan, behatzailea sistematik kanpo dago, baina bereziki sistema sozialetan behatzaileak sisteman duen eragina aztertzeko bigarren mailako zibernetika garatu zen.
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Paradigma zientifikoak (zientzia-paradigmak)Paradigma zientifikoak edo zientzia paradigmak Thomas Samuel Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan…
Atzeraeragina edo atzeraelikadura (sistemak)Agian, atzeraeraginak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen. Sistema konplexu batean, atzeraeragina, atzeraelikadura edo berrelikadura sistemak inguruan edo osagai batean sorturiko output edo emaitzak sisteman bertan eragina duenean…