Zibernautak sare informatiko globalean, ziberespazioan alegia, aktiboki parte hartu edo "nabigatu" egiten duen subjektuak dira, harremanak garatuz, komunitateetan parte hartuz eta aktibismo politikoa garatuz. Zibernauta beraz, internauta aktiboa litzateke, bere bizitza ziberespazioan garatzen duena neurri handi batean.
Filosofiaren aldetik, gorputzaren existentzia ziberespazioan disolbaturik, eta subjektuak enuntziatu eta informazio sortzaile eta kontsumitzaile huts bihurtzen denez, baino ziberespazioan bertan eratzen diren hariak eta egiturak baliatuz, zibernautak subjektuaren identitate fisiko pertsonala kolokan jartzen du, eta aktore moduko bat bilakatzen da.
Loturiko artikuluak
Tabuladorea (informatika)Informatikan, tabuladorea testu-prozesadore batean marjinak lerroan zehar tarteka uzteko funtzioa da, maizenik teklatuko TAB teklaren bitartez aktibatzen dena, eta bereziki koadroak eta taulak eratzeko erabiltzen dena. Tabuladoreak eraibli…
Menuak eta azpimenuak (informatika)Erabiltzaile-interfaze batean, menua erabiltzaile batek ordenagailuarekin interakzioan une jakin batean dituen komando edo agindu aukerak agertzen dituen zerrenda bat da, komando haietako bat aukeratzean exekutatu egiten dena. Batzuetan,…
ZiberespazioaZiberespazioa elkar konektaturiko sistema informatikoek sorturiko espazio globala da, informazioa sortu, eskuratu, partekatu eta elkarrekin komunikatzeko baliatzen dena, muga fisikoak gaindituz, zibernautak harremanetan jarriz eta beraz halako komunitate…