Ziberespazioa elkar konektaturiko sistema informatikoek sorturiko espazio globala da, informazioa sortu, eskuratu, partekatu eta elkarrekin komunikatzeko baliatzen dena, muga fisikoak gaindituz, zibernautak harremanetan jarriz eta beraz halako komunitate edo espazio birtual global sortuz. Internet berriz, ziberespazioa eratzen duen sare informatiko nagusia litzateke, ziberespazioa osatzen duen arkitektura nolabait esateko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errealitate areagotuaErrealitate areagotua kamara batetik eskuratzen den irudia informazio gehigarriarekin elikatzen duen teknologia digitala da. Laburrago esan liteke errealitate areagotua esperientzia eta mundu erreala denbora errealean edo berehalakoan mundu…
ZiberkazetaritzaZiberkazetaritza ziberespazioan garatzen den kazetaritza da. Definizio tautologiko horretatik haratago ordea, derrigorrez nabarmendu behar dira ziberkazetaritzak dituen ezaugarriak, kazetaritza tradizional edo klasikoaren aldean: horien artean, digitalizazioaz gainera, modularitatea…
ZibernautaZibernautak sare informatiko globalean, ziberespazioan alegia, aktiboki parte hartu edo "nabigatu" egiten duen subjektuak dira, harremanak garatuz, komunitateetan parte hartuz eta aktibismo politikoa garatuz. Zibernauta beraz, internauta aktiboa…