Ordenagailuak sarean edo urrutitik konekaturik dauden kasuetan, zerbitzari informatikoa beste ordenagailu edo erabiltzaile baten eskaera edo aginduak betetzeko konfiguraturik dagoen softwarea da. Hedaduraz, software hori bere baitan duen ordenagailu edo sistema informatiko fisikoari ere zerbitzari deitzen zaio. Zerbitzari informatikoari eskaerak egiten dizkion erabiltzaileari bezero deritzo.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, computing server; gaztelaniaz, servidor informático.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Programa informatikoakPrograma informatikoa problema bat ebatzi edo informazioaren prozesamenduarekin loturiko ataza bat garatzeko programazio-lengoaia batean idatziriko agindu zerrenda bat da, algoritmo moduan eratua, eta ordenagailuak haiek irakurri, interpretatu eta…
Aplikazio informatikoakAplikazio informatikoa edo aplikazio-softwarea erabiltzaile arrunt nahiz berezitu batentzat aplikazio praktikoak dituen software espezifiko bat da, hala nola testu-prozesatzaile, kalkulu-orri edo diseinu grafikorako software bat. Software informatikoa baino…
Portu informatikoakPortu informatikoa edo ordenagailuko portua ordenagailu edo beste gailu informatikoen arteko informazioa bideratzen duten interfaze edo konexioak dira, izan fisikoak (adibidez, ordenagailu batek inprimagailu baterako duen konexioa) izan…