Estatistikan, zeharkako diseinua edo zeharkako ikerketa (ingelesez, cross-section) populazio batetik lagineko banakoei buruz une jakin batean datuak jaso egiten dituen ikerketa da, inkestaz edo behaketa zuzenaz. Zeharkako diseinuetan jasotzen diren datuak zeharkako datuak direla esaten da (ingelesez, cross-section data). Ikerketa zientifikoan, normalean aldagai batzuek beste batzuetan duten efektua bilatzen da; ikuspuntu horretatik, zeharkako diseinuak une jakin batean subjektuen laginketa edo aukeraketa egiten du, baino kontuan hartu gabe faktore baten mendean izan diren edo efektu jakjin bat izan duten, eta beraz ikertzaileak ez du kontrolatzen zenbat subjektu izango dituen faktore eta efektu mota bakoitzeko.
Diseinu sinple, erraz eta merkea da, baina horren emaitza oso mugatua da, fenomeno baten uneko argazkia besterik eskuratzen ez duelako, fenomenoak izan duen bilakaerari erreparatu gabe. Fenomeno baten bilakaera aztertzeko, zeharkako diseinu anitz egin daitezke denboran zehar, zeharkako diseinu errepikatuak alegia, aldi bakoitzean lagin ezberdinak aukeratuz, edota luzetarako ikerketa, banako berdinei buruzko datuak jasotzen dituena denboran zehar.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diseño transversal.
Loturiko artikuluak
DatuakDatuak populazio edo multzo bateko elementu bati buruz neurketa edo bereizgarri bat adierazten duen informazio-unitateak dira, gerora prozesatu eta aztertu daitezkeenak. Metadatuak datu, datu-multzo eta dokumentuei buruzko informazioa ematen…
Zuzeneko enplegua eta zeharkako enpleguaZuzeneko enplegua edo zuzeneko lanpostuak enpresa edo inbertsio-proiektu batean sortu edo kontratatzen diren lanpostuak (ikus, enplegua) dira, enpresak zuzenean soldataz ordaindutakoak. Lanpostu horietaz gainera, enpresa batek hornitzaileen produktuak…
Luzetarako ikerketak (ikerketa longitudinalak)Luzetarako ikerketa edo ikerketa longitudinalak aurrez aukeraturiko behaketa-unitate berdinen gainean (gizabanako, animaliak, eskolak, enpresak, ...) aldi batzuetan zehar jasotako datuetan oinarritzen den behaketa-ikerketa mota bat da, adibidez gaixo talde…