Zakila edo buztana gizaki eta animalia ar batzuek duten organo genitala da, isats formakoa, ugalketarako nahiz gernua kanporatzeko erabiltzen dena. Koitoan, gizakiaren kasuan, edo kopulazioan, animalien artean, sexualki kitzikaturik erekzioan dagoen zakila baginara introitotik sartu eta bertatik barrabiletan sortutako semen, esperma edo ernal-hazi izeneko likidoa kanporatzeko erabiltzen da, non obuloak ernaltzeko funtzioa duten espermatozoideak biltzen diren. Gizakiaren kasuan, ugalketaz gainera, zakila sexu-plazera eragiten duen organo nagusia; izan ere, sexu harremanetan zehar, koitoan bereziki, masturbazioan edo felazioan sexu-plazera gorenera heltzen denean gizonak orgasmoa lortzen du; hain zuzen, orgasmoarekin batera isurtzen du gizonak zakiletik semen edo esperma.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pene (izen arrunta), polla, picha, verga (behe mailakoa), miembro viril.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ugalkortasuna edo erreproduktibitatea (sexologia)Agian, ugalkortasuna demografiarekin loturik bilatzen ari zinen. Sexologian, ugalkortasuna edo erreproduktibitatea gizon edo emakume jakin baten ugalketa-aparatuak ugaldu edo umeak egiteko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia, bai eta…
MasturbazioaMasturbazioa norberaren edo beste baten genitalak (harekiko adostasunez) ukitu edo igurztea da, kitzikatu eta sexu plazera izate aldera. Historian zehar erlijioak gaitzetsia eta XVIII. mendetik XX. mendera arte…
GenitalakOrgano genitalak edo besterik gabe genitalak (latinezko genitalis hitzetik, "sexu organoak", eta hori generare hitzetik, "sortu") gizakien eta beste animalien ugaltzearekin eta sexualitatearekin loturiko organoak dira, bereziki kanpokoak. Gizakiengan,…