Zainketa aringarriak osasun egoera edo gaixotasun larria duten eta horregatik bizitzaren amaieran edo hilzorian dauden pertsonei, gaixo terminalei alegia, eskaintzen zaizkien zainketa lana bereziak dira, haien mina eta sufrimendua arindu, eramangarriago egin eta bide batez familiaren estres emozionala murrizteko. Orokorrean, heriotza duina izateko eskubidetzat hartzen dira zainketa aringarriak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, palliative care; gaztelaniaz, cuidados paliativos.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
ZaintzaZaintza pertsona batek beste pertsona batez arduratu eta hari arreta eta laguntza eskaintzea da, haren hezkuntzaren eta ongizatearen alde. Baztertu egin behar dira zaintza kontzeptu horretatik, erakunde politikoek…