Zabor-bonuak kaudimen eskasa duten erakundeek jaulkitako bonu edo finantza-tituluak dira, eta beraz itzuliak ez izateko arrisku handia dutenak. Itzulketa-ezaren arrisku handia dela-eta, zabor-bonoek prezio merkeak eta errentagaritasun handiak eskaintzen dituzte. Merkatuak erabakitzen du zeintzuk diren zabor-bonoak, kalifikazio-agentzien balorazioaren ondoren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, junk bonds; gaztelaniaz, bonos basura.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Berme-ratioaBerme-ratioa edo bermearen ratioa (hartzekodunen bermearen ratioa eta porroterako distantziaren ratioa ere deitua), enpresaren kaudimena, zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, adierazten duen finantza-ratioa da:[latexpage]
Aktibo erreala izanik…
Kaudimena (solbentzia)Kaudimena edo solbentzia enpresak bere zorrak dagokien epemugan kitatu edo ordaintzeko ahalmena, epe luzera nahiz laburrera, bere jardunean trabarik sortu gabe. Maiz likideziarekin batera aztertzen da: likidezia epe…
Kalifikazio-agentziakKalifikazio-agentziak, arriskua kalifikatzeko agentziak edo rating-agentziak erakunde ekonomiko batek izan herrialde bateko gobernua izan enpresa, jaulkitzen duen zorraren arriskuaren balorazioa egiten duten enpresa espezializatuak dira. Arrisku horren ebaluazioa…