Vichy-ko erregimena (Vichy-ko gobernua)


KategoriakHistoria

Vichy-ko erregimena edo Vichy-ko gobernua Alemania naziak 1940ko uztailean Frantzia menderatu eta okupatu eta gero Metropolitar Frantzian ezarri zen erregimen politiko kolaborazionista eta erreakzionarioa izan zen, nazien aldekoa, 1944ko abuztura arte iraun zuena. Denbora horretan zehar, Frantzia bi zatitan banaturik egon zen, eremu okupatua, naizen eskuetan, Frantziako iparraldea hartzen zuena gehienbat, eta "eremu librea", hegoaldean, tropa nazien presentziarik gabe, frantses armadako Pétain mariskalaren agintaritzapean. "Eremu libreko" hiriburua Vichy hirian kokatu zelako deitzen zaio Vichy-ko erregimen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, régimen de Vichy, gobierno de Vichy.

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.