Urte politikoa edo kurtso politikoa legebiltzarretan garatzen diren legegintzaldi bateko bilkura-aldietako bakoitzada, bereizki udako oporraldiek eteten dena. Kurtso politikoen hasieretan alderdien jarduera politiko publiko handia izaten da, agenda politiko berri eta indartsuekin. Horietan, politikarien berragerpen publikoa baliatzen da maiz hautesleen aurrean irudi eta proposamen berriekin posizionatzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Oposizio politikoaOposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente…
Desafekzio politikoaDesafekzio politikoa herritarrek politikari eta instituzio politikoekin sentitzen duten atxikimendu eta konfiantza eza da, herritar horiek partehartze politikotik urrundu eta politikarien aurkako arbuioa eta erasokortasuna dakarrena. Desafekzio politikoaren…
Ziklo politikoaZiklo politikoa garai historiko bat da, non alderdi politikoen arteko indar korrelazioak egonkor samar mantentzen diren, agenda politiko eta alderdien eta talde politikoen arteko diskurtso eta aliantza iraunkorrekin.…