Soziologian, uniformizazioa multikulturalitate-egoera batean kultura menderatzaile batek beste kulturetan akulturazio prozesu bat eragin eta muturrean kultura horien erabateko asimilazioaren azken emaitza da, kultura nagusi haren elementu guztiak, hala nola balioak, ideiak, ohituak eta praktika uniforme, homogeno edo komunak, kultura edo gizatalde guztietan bereganatzen direnean. Globalizazioa izan da, sistema kapitalistak bultzatua, uniformizazioa bere muturrera eraman duen prozesu historikoa, kontrol mediatikoaren, modaren eta bestelako mekanismoen bitartez.
Loturiko artikuluak
Kultura ondareaKultur ondarea edo kultura-ondarea iraganeko belaunaldiek utzitako ondasun kulturalen multzoa da, materialak nahiz immaterialak, hala nola eraikinak, artelanak, literatura idatzizkoa nahiz ahozkoa, musika, filmak, jaiak eta ospakizunak, errituak,…
Kultura-ondasunakKultura ondasuna kultura baten adierazgarria den elementu materiala edo immateriala da, baliozko edo interesekoa dela uste dena, memoria, historia edo sortu eta garatu den gizartearen identitatea islatzeko, eta…
BikulturalismoaBikulturalismoa gizarte batean bi kultura desberdin izateko fenomenoa da, elkarrekiko bizikidetzan nahiz gatazkan. Maiz, kolonizatutako herrialdeetan gertatzen da, non bertako edo jatorriko kulturak eta kultura kolonialistak bat egiten…