Haur zurtza edo umezurtza guraso bat (zurztasun sinplea) edo biak (zurztasun absolutua) hilda dituen haurra da. Haur uzurtzaren egoera zurztasuna edo umezurztasuna da. Arrisku psikosozial larrian dagoen kolektiboa da, pobrezia arriskua eta eskola arazoak izaten dituzte. Kaleko haur bilakatzea, eta ondorioz eskaletzan edo prostituzioan jaustea, izan da zurtz pobreen irtenbide ohikoa, historian zehar eta egun ere herrialde azpigaratuetan. Umezurztegi edo umezurtz-etxeak izan dira kasurik onenean, erakunde erlijiosoek kudeaturik gehienetan, familia gertukoak haurraren zaintzaz arduratzen ez zenean, haur umezurtzen hazkuntzaz eta hezkuntzaz arduratu direnak. Instituzio horiek gabezia asko zituzten ordea, eta ez zioten haurrari eskaintzen familia baten baitan aurki dezakeen sostengu emozionala. Egun, adopzioa eta harrera-familiak izaten dira haur hauei eskaintzen zaizkien irtenbide instituzionalak, bi gurasoak galdu eta gertuko familiarrik ez dagoenean, eta laguntza ekonomikoa eta psikosoziala guraso bakarra hil denean. Herrialde aurreratuetan, umezurtzek pentsio bat jasotzen dute estatuaren aldetik, Espainian zurtzak 22 eta 24 urte bete arte luzatzen dena, zurtasuna sinplea edo absolutua den.
Hiztegia: ingelesez, orphanhood (orphans); gaztelaniaz, orfandad (huérfanos).
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Biktimak eta biktimismoaBiktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen…