Ulermena (Kant)


KategoriakFilosofia

Kanten filosofian, ulermena (alemanez, Verstand) sentimena baliatuz zentzumenetatik jasotzen dugun esperientzia, intuizio sentikorra alegia, hausnartu edo pentsatzeko ezagutzaren ahalmena da, esperientzia horri kontzeptuak eta kategoriak garatuz eta aplikatuz. Kanten arabera, ezagutzara heltzeko badugu ulermenaz gainera arrazoimen hutsa ere, esperientziatik kanpo dauden a priori printzipioei buruzkoa, hala nola Jainkoari eta arimari buruz, hausnartzeko erabiltzen duguna.

Ulermenaren bitartez, intuizio sentikorra eta kontzeptuak bateratuz judizioak sortzen ditugu. Adibidez, txakur bat ikusten dugunean, ikusi dugun hori sailkatu eta txakurra dela esatean, ulermenean osatu dugun txakurraren kontzeptu enpirikoa erabiltzen dugu. Kontzeptu enpirikoez gainera, ulermenean baditugu bestelako kontzeptuak ere, enpirikoak ez direnak: kategoriak edo kontzeptu hutsak izenekoak, eta kontzeptu enpirikoak bezalaxe abstrakzioak direnak baina esperientziatik ez baizik eta gogamenetik eratortzen direnak, adibidez kantitatea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entendimiento.

Ikus, gainera

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.