Estatistikan, ugalketa-tasa emakume bakoitzak duen alaba kopurua baino ez da. Izan daiteke ugalketa-tasa gordina, 1000 emakumek euren ugalketa-bizitzan izango duten alaba-kopurua kalkulatuz, edota ugalketa-tasa garbia, 1000 emakume haien artean gertatzen diren heriotzak, eta beraz horregatik jaiotzen ez diren alabak, kontuan hartzen dituena. Beraz ugalketa-tasa garbia beti izango da ugalketa-tasa gordina baino txikiagoa, diferentzia txikiarekin emakumeen hilkortasuna txikia denean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de reproducción.
Loturiko artikuluak
Eskolatze-tasaEskolatze-tasa edo eskolarizazio-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati…
Aldakuntza-tasaAldakuntza-tasa bi balio alderatzen dituen portzentaje bat da, bata bestearekiko zenbat handiagoa edo txikiagoa den adierazten duena. Honela kalkulatzen da, zatiketa moduan, zatikizun gisa alderatu nahi den a …
Heriotza-tasaDemografian, heriotza tasa (*heriotz-tasa), zehatzago heriotza-tasa gordina edo heriotza-tasa orokorra, hilkortasun-tasa orokorra ere deitua, herrialde edo eskualde bateko populazio batean epe jakin batean (gehienetan, urtebetea) 1.000 biztanleko gertatzen den…