
Uberako San Paulo eliza. Indalecio Ojangurenen argazkia.
Ubera Bergarako landa auzoa da, herrigunetik 3km-ra mendebalderantz, Elgetarako bidean. Toponimoa "ur behera" esamoldetik dator, auzoan menditik behera jaitsi eta bertan bat egiten duten lau errekei erreferentzia eginez. Historian Jaolaza ere deitu izanzaio auzoari. 1927 urtera arte Elgetako udalerriari atxikia egon zen, baina urte horretan Bergararekin bat egin zuen, Angiozar auzoarekin batera. Ondasun nabarmenak dira San Paulo eliza eta San Emeteri eta Zeledonioren ermita, izen hori duten III. mendeko bi martiri kristauen omenez.
Loturiko artikuluak
Xanti eta MaialenXanti eta Maialen Errenteriako festetako erraldoiak dira, euskal jantzi tradizionalekin jantzitako gizona eta emakumea irudikatzen dituztenak hurrenez hurren. Egun Errenteriako uztailen Madalenak festetan, inauterietan eta beste ekitaldi batzuetan…
Txinatar auzoaHiriko geografian, txinatar auzoak munduko hiri handietan txinatar jatorriko gizataldeak biltzen dituen auzoak dira. Txinatarrek antzinatik izan dute joera emigratzeko, eta hala XVI. mendetik aurki daitezke Asia Hegoekialdeko…
Gros (Donostiako auzoa)Gros Donostiako hirigunetik ekialdean, Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia mendiaren artean. Antzina, egungo Gros auzoa hartzen duen eremua Urumea ibaiaren ekialdean zabaltzen zen hondartza zen. XIX. mendean, Gogorza…