Txikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten bitartean, hala nola hipermerkatu eta supermerkatuak, denda berezituak eta komenientzia dendak; handizkariak, aitzitik, produktuak eta zerbitzuak berriz ere salduak izateko asmoarekin eskaintzen dituzten bitartekariak dira. Ohartu behar da, txikizkariak ez dizkietela derrigorrez produktuak handizkariei erosten, produktuak ekoizlearengandik zuzenean ere eskura ditzaketelako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Saltoki handiakSaltoki handiak edo saltegi handiak tamaina handiko denda txikizkariak dira (eta beraz, orokorrean azken kontsumitzaileentzako produktuak saltzen dituztenak), produktuen eskaintza oso zabala dutenak, hala nola elikagaiak, garbikariak, jantziak…
DesintermediazioaEkonomian, zehatzago banaketa alorrean, desintermediazioa produktuak ekoitzi eta zerbitzuak burutu egiten dituen enpresen eta kontsumitzaileen artean dauden bitartekariak ezabatzea da, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zuzeneko harremana garatuz. Bereziki…
Bitartekariak (marketina)Banaketa-kanal batean, bitartekariak enpresakoak ez diren baino enpresako produktuak saltzen dituzten eragileak dira, produktua bezeroari helarazten diotenak. Banaketa-kanal batek bitartekari maila asko baditu, kanal luzea dela esaten da;…