
Peire Vidal Azalais ederrari abesten. 1903ko ilustrazioa.
Trobadoreak edo trobalariak (antinako okzitanierazko trobar hitzetik, "asmatu") Erdi Aroko olerkari eta musikari lirikoak ziren, euren piezak konposatu eta abesten zituztenak, maiz nobleziaren eta monarken aurrean. Ohikoan, trobadoreak beraiek ere nobleziaren semeak ziren. Trobadoreen urrezko aroa XII-XIV mende bitartekoa izan, eta bereziki Okzitanian garatu zen, egungo Frantziaren hegoaldean, Europako beste toki batzuetan ere tradizio hori aurki badaiteke ere. Trobadoreek beraiek ez ezik, juglareek ere jo eta abesten zituzten trobadorren piezak. Bertako hizkuntzan konposatu eta abesten zituzten, Okzitanian langue d'Oc edo probentzeraz. Haien piezak lirikoak ziren, bereziki amodioari buruzkoak, baina gai satirikoak eta heroikoak ere lantzen zituzten. Amodiozko piezetan, amodio platoniko edo idealizatua zein erotismoa lantzen da, baina haietan emakumea iritsi beharreko gorentasun edo xede moduan agertzen da beti. Trobadore nabarmenak izan ziren Gillen IX (1071-1126), Peire Vidal, Marcabru eta Jaufré Rudel izan ziren.
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…