Transhumantzia (trashumantzia) edo abeltzaintza transhumantea (latinezko trans eta humus hitzetatik, literalki lur batetik bestera) abeltzaintza estentsiboko eta ibiltariko jarduera bat da, non abereak neguko larreetatik udako larreetara aldatzen diren, etengabeko mugimenduan eta ehundaka kilometro zeharkatuz. Gehienetan artzaintzarekin loturik gertatzen da. Nomadismoan ez bezala, transhumantzian familiak toki finko batean bizi dira, eta artzainak bakarrik mugitzen dira ganaduarekin batera. Iberiar Penintsulan ohikoa izan da Erdi Arotik XX. mendeko azken hamarkadetara, Gaztela iparraldetik (udan) Mantxa eta Estremadurara (neguan), eta horretarako cañadas reales izeneko bide publikoak erabiltzen ziren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Abeltzaintza (abelazkuntza)Abeltzaintza edo abelazkuntza abereak hazi egiten dituen lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, haietatik haragia, esnea, arrautzak eta bestelako produktuak (artilea, larrua adarkia, ...) eskuratzeko, gizakientzat nahiz beste abereentzat.…
TransterminantziaTransterminantzia ibilbide laburreko transhumantzia da, ganadua neguko larreetatik udako larreetara (eta alderantziz) eramaten dituena, baina transhumantzian ez bezala, non ehundaka kilometro zeharkatu eta ganadua etengabeko mugimenduan dagoen, transterminantzian…
ArtzaintzaArtzaintza ardiak bereziki (eta hedaduraz, ahuntzak eta antzeko abereak) larreetan eta itxiturarik gabe edo itxitura zabaletan hazi eta zaintzea da, eta bereziki abereak horrela zainduz egiten den bizimodu…