Toledoko Ituna edo Toledoko Hitzarmena 1995 urtean Espainiako Kongresuko alderdi politiko nagusiek Gizarte Segurantzaren iraunkortasunaren alde adostutako agiria zen, pentsioen beharrezko erreformak proposatu eta horretarako neurriak abian jartzeko aldarrikapena egiten zuena. 1999 urtean, Toledok Itunaren batzordea eratu zen lehen aldiz eta geroztik aldiro bildu eta bere gomendioak plazaratu ditu, agirian onartutakoak gauzatze aldera, alderdi politiko nagusien adostasunarekin. Toledoko Itunaren jarduna Gizarte Segurantza sistemaren krisiaren testuinguruan garatzen da, biztanleriaren zahartzea, ondoriozko pentsioen zenbateko totalaren gehikuntza eta lan merkatuaren apaltasuna direla eta, lan kotizazioen bidez soilik pentsio sistemari ezingo zaiola eutsi sinetsirik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Pacto de Toledo.
Loturiko artikuluak
Kotizatzaileak (Gizarte Segurantza)Gizarte Segurantzari buruz, kotizatzailea edo Gizarte Segurantzako afiliatua lanean izan eta Gizarte Segurantzan kotizatu edo ekarpenak (ikus, kotizazio sozialak) egiten dituen pertsona da. Elkartasunezko gizarte segurantza sistema batean,…
Ajuriaeneko ItunaAjuriaeneko Ituna (gaztelaniaz, Pacto de Ajuria Enea) Euskal Komunitate Autonomoko alderdi politiko gehienek ETAren aurkako forntea osatu eta ezker abertmzalea zokoratzeko garatu zuten itun politikoa izan zen, 1988ko…
Gizarte segurantza (segurantza soziala)Gizarte segurantza edo segurantza soziala herrialde bakoitzeko pertsona eta familiei osasunerako eskubidea bermatu eta gutxieneko errenta (pentsioak) ziurtatu egiten duen sistema publikoa da, bereziki pertsonek eta familiek babes…