Timokrazia Platon filosofoak bere Errepublika lanean aipatu eta aztertu zituen bost gobernu motetako bat zen, aristokraziaren eta oligarkiaren artekoa. Aristokraziatik eratorria, non agintariak bertutea eta jakinduria eta haiek ematen duten ohorea dituztenak diren, timokrazian aberastasuna eta aldi berean aberastasunak ematen duten ohorea batera bilatzen dituztenak dira agintariak, aberastasuna bilatu eta euren interesen alde baino gobernatzen ez duen oligarkiatik bereizita. Platonen iritziz, timokrazia zuzentasunez gobernatzeko ezinbestekoa zan beharko litzateke ohorea aberastasunaren irrikaren gainetik jartzea, eta hori zinez zaila irudiatzen zitzaion, aberastasunak gizakiongan duen berezko erakargarritasunagatik.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Tirania eta tiranoaAntzinako greziarrek bere interesen alde eta legeak jarritako inongo mugarik gabe diharduen tirano edo agintari absolutuaren botere eta gobernu-sistema gisa definitu zuten tirania; demokraziaren nahiz monarkiaren kontrakarrean, monarkiaren…
Oligarkia eta oligarkakOligarkia (antzinako grezierako ὀλίγος, oligos, "gutxi", eta ἄρχω, arkhō, "agindu", hitzetatik) goi mailako gizarte klasekoak diren indibiduo gutxi batzuek herrialdea gobernatu eta euren interesen mendean jartzen duen gobernu-sistema da,…
AristokraziaAristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenak direnek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian…