Ondoko estekan eskura ditzakezun gardenkietan, testu-meatzaritza (data mining) izeneko arloari buruzko sarrera bat ikas dezakezu, R softwarearen bitartez. Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan.

Ikus, gainera, Munich-eko kongresua.
EUROPAR MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118
ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO
ERABAKIA (1962-06-07/08):
Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962ko ekainaren 7an eta 8an
bilduta, iritzi dio ezen, edozein herrialdek Europarekin bat egin nahi badu, izan atxikita
edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko
dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko Europar
Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:
1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea,
zeintzuek bermatzen baitute gobernua herritarren onespenean oinarritzen dela.
2. Pertsonen eskubide guztiak bene-benetan bermatzea; bereziki, norberaren
askatasunari eta adierazpen-askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik
gabe.
3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
4. Askatasun sindikalak oinarri demokratikoen gainean baliatu ahal izatea eta
langileek beren oinarrizko eskubideak defendatu ahal izatea; besteak beste,
greba-eskubidearen bidez.
5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren
eskubideak aitortuta.
Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak
aukera emango duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia
baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan partaide izan diren espainiar
ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari gehienek
nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak
aukera ematen duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin
eta eboluzio-prozesuaren aurretik, prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren
bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin.
Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.2024
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.