Testu-iruzkina (1931): Clara Campoamor diputatua Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)


Ikus, gainera: Clara Campoamor

Clara Campoamor diputatua Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)

Utz iezaiozue emakumeari bera den bezalakoa agertzen, bera ezagutu eta epaitzeko;
onar ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (...) eta baldin eskubide
konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago
askatasunaren kontzeptutik, ez iezaguzue arrazoitzat aipa izaki desberdinen
arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (...). Utz iezaiozue
emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hutsegiteak eta zalantzak izanda
ere, horrela soilik heziko baita hartan.
(...) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan harturik, asko poztu nau
pentsatzeak mundu zibilizatuan dagoen orain arteko konstituziorik onena, libreena eta
aurreratuena izango dela. Eta pentsatu dut, halaber, Errepublika ezarri eta
hamabost egunera behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiaren menpe
egon garen aurreko hogei mendeek aitortu ez ziotena aitortuko diotela
emakumeari. Uste dut hau izango dela emakumearen [sufragio] eskubidea
onartuko duen lehen herrialde latinoa; lehen aldiz entzungo da ganbera latino
batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren
haizeak ekarri nahi dizkiguna; eta guztiz harro sentitzen naiz, nire Espainia izango
baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (...). Eta
honela diotsuet, jaun legegileok: (...) ez ezazue onar beste nazio latino batek,
datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan
emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.

Diario de Sesiones de las Cortes Constituyentes de la República Española;
1931ko irailaren 1eko saioa.

309 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.