Ondoko estekan eskura ditzakezun gardenkietan, testu-meatzaritza (data mining) izeneko arloari buruzko sarrera bat ikas dezakezu, R softwarearen bitartez. Ikasliburu osoa, hemen, PDF formatoan.

Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974-02-24)
Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazo bat da euskal gatazka izenekoa. Zertan da arazo hori? Funtsezkoa bakarrik adieraziz, honela azaldu daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatu; beste herritar batzuek, ordea, ukatu egiten dute salaketa hori, sumindurik, eta aldarrikatzen dute egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla. (...) Euskal Herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta haien artetik
nabarmentzekoa da milaka urte dituen hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean. Espainiako estatuko gainerako herriek bezalaxe, Euskal Herriak ere eskubide osoa du bere nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriaren aurka egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan. Baina, gaur egungo egoeran, Euskal Herriak oztopo handiak ditu eskubide hori bereganatzeko. Euskararen erabilera mugaturik dago, argi eta garbi, irakaskuntzan eta komunikabide orotan (prentsa, irratia, telebista). Adierazpen kulturalak ere mugarik gabe kontrolatzen dituzte. Elizbarrutiaren egoera honetan, Elizak, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora ekartzeko, aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (...) gure herriko egoerak (...).
Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”, 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.
Testuaren kokapena (testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia)
Testuak Antonio Añoveros Bilboko gotzainak Bizkaiko elizbarrutiko eliztarrei publikoki zuzendutako gutun pastoral gisako homilia edo sermoia erreproduzitzen du, 1974ko otsailaren 24ko igandeko mezetan irakurri zena. Elizbarrutiak berak proposatu zuen homilia sail baten hirugarren eta azken pastoral gutuna izan zen, nahiz eta Añoverosek berak parte hartu zuen gehien idazketan. Añoverosek sinatua da, eta, beraz, lehen mailako iturri historikoa da. Antonio Añoveros Ataún Iruñean jaio zae 1909an eta 1971an heldu zen Bilboko elizbarrutira gotzain bezala. Vatikanoko II. Kontzilioaren proposamenak bere osotasunean onartuz, Bilboko gotzain izendatu baino lehenagotik justizia sozialari buruzko kezka sakona izan zuen. 1974ko datan, erregimen frankista bere ibilbidearen amaieran zegoen, eta gero eta barne-oposizio handiagoari egin behar zion aurre, erregimenaren sektore batzuk elkarren aurka jarrita: ultrak edo immobilistak eta irekitzaileak.
Testuaren azterketa: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea
Sarrera gisa, euskal arazo bat planteatzen da, izaera sozial eta politikokoa, eta bi jarrera daude aurrez aurre: euskal herria zapaldua dela uste eta herri gisa dituzten eskubideak aitortzea eta errespetatzea eskatzen duten horiena alde batetik, eta hori ukatzen eta gisa horretako aldarrikapen eta erreibindikazio orok ordena soziala nahasten duela uste duten haiena, bestetik.
Hortik aurrera, testuan defendatzen da Euskal Herriak bere nortasun propioa duela, batez ere bere hizkuntza, eta nortasun hori zaintzeko eskubidea duela, aldi berean eskubide horiek errespetatzeko oztopo larriak daudela baieztatuz.
Azkenik, Elizatik dei egiten du arazo hori modu justuan konpon dadin, hau da, eskubide horiek errespetatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.