Hemen, PDF formatoan, Euskal Herriko ibaien mapa mutua (izenekin eta izenik gabe) eta mapa ibaien izenekin dituzu, inprimatzeko prest.

Juan Carlos I.a Espainiako Erregeak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen
guztiei zera jakinarazten dizue: Gorte Nagusiek organiko izaerarekin onartu
dutela honako Lege hau eta nik berretsi egiten dudala:
1. art. Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazpen gisa eta bere
autogobernua lortzeko, Autonomia Erkidego gisa eratu da Espainiako estatuaren
barruan, Euskadi edo Euskal Herria izenarekin, eta Konstituzioarekin eta bere
oinarrizko erakundearen araua den Estatutu honekin bat etorriz.
2. art. 1. Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak, eta baita Nafarroak ere, Euskal
Autonomia Erkidegoko kide izateko eskubidea dute.
2. Euskal Autonomia Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietako gaur
egungo mugekin bat datozen Lurralde Historikoek osatuko dute, eta baita
Nafarroak ere, bertan sartzea erabakitzen badu (…).
3. art. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzak bere
antolamenduari eta autogobernurako erakunde pribatiboei euts diezaieke edo,
bere kasuan, berrezar eta eguneratu ditzake.
6. art. 1. Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa da, eta, gaztelania bezala,
hizkuntza ofiziala izango da Euskadin. Gainera, Euskadiko biztanle guztiek dute
bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
17. art. 1. (…) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei dagokie (…) lurralde
autonomoaren barruan pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena
publikorako Polizia autonomoaren erregimena antolatzea. Estatuko Segurtasun
Indar eta Gorputzak arduratuko dira Autonomia Erkidegoaz kanpoko eta gaindiko
polizia-zerbitzuez.
XEDAPEN GEHIGARRIA. Estatutu honetan xedatutako autonomia-erregimena
onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak uko egiten dienik historiaren kariaz
legozkiokeen eskubideei, zeinak antolamendu juridikoak xedatutakoaren arabera
eguneratu ahal izango baitira.
Madrilgo Errege Jauregian, 1979ko abenduaren hemezortzian.
JUAN CARLOS, Errege.
ADOLFO SUÁREZ GONZÁLEZ, gobernuburua
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.