Oligarkia (antzinako grezierako ὀλίγος, oligos, "gutxi", eta ἄρχω, arkhō, "agindu", hitzetatik) goi mailako gizarte klasekoak diren indibiduo gutxi batzuek herrialdea gobernatu eta euren interesen mendean jartzen duen gobernu sistema…

Ikus, gainera: Jauntxokeria
Joaquín Costaren Oligarkia eta jauntxokeria lanaren pasartea (1901)
Horren bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak
gainerakoekiko okupatzen duen posizioa zehazten ditugu.
Hiru dira kanpoko osagai horiek: 1. Bando bakoitzeko oligarkak (“primate”
deiturikoak), gizon itzaltsuak edo gailenak, haren "buruzagitza" osatzen dutenak
eta, oro har, erdialdean bizi direnak; 2. Lehen, bigarren edo hurrengo mailako
jauntxoak, lurraldean sakabanatuak; 3. Gobernadore zibila, haien komunikazio-
organo eta tresna den pertsona. Funtsean, horixe da trikimailu guztia, bere
zamaren azpian nazioa amore emanda, intzirika eta hankapean daukana.
Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile deitzen
dioguna eta 'alderditan' banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina hala deitzen
badiogu ere, ez da hala; hala balitz, nazioaren zati eta haren ordezkari organiko
izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez da, zergak ezarri eta
kobratzearren ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta
gotorlekuak indarrez hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.
Hauteskundeetan (...), ez da herria bozketa faltsifikatu eta sistema galbidera
eramaten duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik. Horretarako,
euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz
eta botereaz baliatzen dira.
Joaquín Costa, Oligarkia eta jauntxokeria Espainiako gaur egungo gobernu mota
gisa, Madril, 1901. (Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno
en España, Madrid, 1901)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.