Testu-iruzkina (1893): Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)


Ikus, gainera: Librekanbismoa eta protekzionismoa

Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra hauxe da, Espainiaren eta Alemaniaren
artean proiektuan den itun deitoragarriaren ondorioz, atzera botako dela eta
deseginik geldituko dela egungo muga-zergen araubidea ezartzeko egindako
lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari, zalantzarik
gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako, etorkizuneko
edozein industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta, orobat, zauri hilgarria
eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean
altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, baita lehendik altxatuak
zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei ere. Eta industria-jarduera
horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke:
Labe Garaiak, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berrietan; altzairu-
ekoizpena; Talleres de Deusto, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak
eta -materiala egiteko sailean; Aurrera, haren hodi-fundizio ezin
garrantzitsuagoetan, altzairuzko manufakturetan; Talleres de Zorroza eta
Talleres de Miraballes, zubigintzan, bagoigintzan, eraikuntzan eta galdaragintzan
(...) eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez
aipatzeagatik, jaun-andreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak
— izenik ezin dut eman—, 1892ko muga-zergak jarraitzearen baitan baitago
haiek gauzatzea ala ez.
Hain ondorio lazgarriak saihesteko, horrenbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia
ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke
eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez
dadila urrundu araubidetik, ez dezala suntsi halako modu zalapartatsu eta
gupidagabean gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera utz dezala
Espainia-Alemania itun zentzugabe hori.

Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren 9an.
Bilbon, 1894.

341 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.