Testu-iruzkina (1876): 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)


TESTU-IRUZKINA: 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)
Alfontso XII.a Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionala denak
honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: egun
bilduta jarraitzen duten Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz,
honako hau agindu eta berretsi dudala:

Espainiako Monarkiaren Konstituzioa

11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra Estatuaren erlijioa da.
Nazioa haren kultua eta haren ministroak mantentzera behartuta dago.
Espainiako lurraldean ezingo da inor molestatu ez bere iritzi erlijiosoengatik ez
bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor zaion errespetua
gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, Estatuaren erlijioarenak ez diren jendaurreko
zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. art. Espainiar orok du eskubidea:
Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz edo
antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.
Bakean biltzeko.
Giza bizitzaren xedeetarako elkartzeko (...).
18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute Erregearekin.
19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilez osatuta daude, gaitasun
berberak dituztenak: Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.
20. art. Senatua honela osatuta dago: norberaren eskubideko senatariak;
Koroak izendatutako biziarteko senatariak; Estatuko korporazioek eta
zergapeko handiek hautatutako senatariak (...).
28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta berrautatu ahal
izango dira diputatuak (...).
50. art. Erregeak du legeak betearazteko eskumena (...).
75. art. Kode berberek aginduko dute monarkia osoan, zirkunstantzia jakin
batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketak egin ahal izango badira
ere. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan, foru bakarra ezarriko da espainiar
guztientzat (...).
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.

335 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.