Testu-iruzkina (1937): Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoak abolitzeko Dekretua (1937-06-23)


Ikus, gainera: Kontzertu ekonomikoa

Euskal probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak
pribilegio nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde
nazionalarekiko, ez probintzia horietako aldundiek arlo horretan duten autonomia
zabalagatik bakarrik, baizik eta probintzia horietako zergapekoak karga publikoak
altxatzeko egiten duten ahalegin txikiagoagatik (...).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok, botere publikoaren eskuzabaltasuna
ahazturik, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an
abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka, eta traizioz erantzun zioten
salbuespenezko eskuzabaltasun hari (...).
Zerga eta administrazio erregimenaren berezitasunak bere sentimendu
nazionala eta Aberriaren patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero eta
gehiago goraipatzeko balio izan du probintzia batzuetan, hala nola Nafarroa txit
leialean. Beste batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako politika guztiz baldarra
egiteko balio izan du; horiek horrela (...), amaiera eman behar zaio kalte larriak
eragiteko tresna gisa erabili zuten sistema horri.
Hausnarketa berdinen arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen
sistemak jarraitu egingo du (...).
Hori guztia dela eta, honako hau xedatzen dut:
Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, Estatuko kontribuzio, errenta
eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa indarrean dagoen
erregimen komunaren arabera egingo da Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan (...).
Beraz, indargabetuta geratuko da, lehen adierazitako datatik aurrera, haien
aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen ekonomia arloko
erregimena.

Burgosen, 1937ko ekainaren 23an.
Francisco Franco
Boletín Oficial del Estado, 1937ko ekainaren 24koa.

318 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.