Ikus, gainera: Mendizabalen desamortizazioa
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)
BERORREN MAIESTATE ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO
AZALPENA
Anderea: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza
betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari
berme positiboa ematea soilik; zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako
aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea
da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da;
aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da;
azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu
gorenarekin identifikatzea da. Ez da, Andere hori, merkataritzako espekulazio hotza,
ezta kreditu-eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da
Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, haren pizkunde politikorako osagarria da.
Nazioak dagoeneko eskuratuak dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere
emaitza materialerako Berorren Maiestatearen onespen agurgarriaren pean jartzeko
ohorea izango dudan dekretuak zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura
sortu behar du, eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai
emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe-familia oparoa sortzeko goi-
mailako ideian lotzea eta berarekin bat egitea, eta haren gozamenak eta existentzia
batez ere goi-mailako gure instituzioen erabateko garaipenean bermatzea.
Gaceta de Madrid, 1836ko otsailaren 21a.20
Loturiko artikuluak
Testu-editoreakTestu-editoreak edo testu-editatzaileak testu lau edo hutsa, formatorik gabe (ikus, testu-formatu), idatzi eta lantzeko programa informatikoak dira, maiz programazio-kodea edo datu-multzoak osatzeko erabiltzen dena. Formatorik gabeko testua osatzeko…
Testu lauaInformatikan, testu laua testu edo karaktere-segida huts gisa agertzen den informazioa adierazteko erabiltzen den terminoa da, testu horren estiloari buruzko markarik gabekoa, eta grafikoak, irudiak edo ikurrak barnehartzen…
Testu-iruzkina (1876): 1876ko uztailaren 21eko Legea1876ko uztailaren 21eko Legea Alfontso XII.ak Jainkoaren dohainaz eta Konstituzioaren arabera Espainiako Errege denak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu…