Testu iruzkina (1814): Persiarren Manifestua (1814-04-12)


Ikus, gainera: Persiarren manifestua

JAUNA:
Antzinako persiarren ohitura zen erregea hil berritan anarkiaz beteriko bost
egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziek
hurrengo erregearekin leialago izatera behartu zitzan. Espainia Berorren
Maiestateari leial izateko, ez zuen behar halako saiorik zure gatibutasunak
iraun duen sei urteetan. Berorren Maiestatea arbasoen tronura itzulita ikusteaz
pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-
izaerarekin sinatzen dutenak dira (...).
Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren
legearen, justiziaren eta Estatuaren funtsezko legeen mende dago: konkista-
eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien
borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano
absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (Jainkoak
berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik izan da beharrezkoa
botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen
duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (...).
Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean
jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (...) Xede
horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez, eta antzinakoak egin ziren bezala
(...): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen
xedatutako dekretuak, eta kontuan har ditzatela Gorte berriek euren deuseztea,
injustizia eta desegokikeriak (…)
Madrilen, 1814ko apirilaren 12an.

296 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.