Estatistikan, tasa epe batean gertatzen den gertaera kopuru bat zati epe horretako populazioaren tamaina da. Horrela, tasa beti da epe bati buruzkoa, eta fluxu-aldagai bat stock-aldagai batekin erlazionatzen du (ikus, stock eta fluxu aldagaiak). Proportzioak ez bezala, tasak teorikoki ez dute goi-mugarik eta edozein balio positibo har dezakete (proportzioak %100 edo txikiagoak izan behar diren bitartean). Bereziki erabiltzen dira tasa demografikoak, hala nola heriotza-tasa eta jaiotza-tasa, urte batean izandako heriotza eta jaiotza kopuruak hurrenez hurren, zati batezbesteko biztanleria epe horretan. Tasa orokorrak edo gordinak ditugu alde batetik, populazio osoari buruzkoak, eta espezifikoak bestetik, adin-talde jakin bati buruzkoak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Prebalentzia eta intzidentziaEpidemiologian, prebalentzia eta intzidentzia morbilitatearen edo erikortasunaren, hots, gaitz baten eraginaren neurriak dira, populazio jakin batean. Prebalentzia populazio batean gaixo, gaixotasun jakin batek jota, daudenen proportzioa da. Ohikoena, prebalentzia-tasa kalkulatzea…
Stock aldagaiak eta fluxu aldagaiakStock aldagaiak une zehatz bati buruzko aldagaiak dira, une jakin batean neurtzen direnak; hala nola, biztanleria edo automobil parkearen tamaina (2018ko abenduaren 31n, adibidez). Fluxu aldagaiak berriz, epe…