Supremazismoa gizatalde baten nagusitasuna aldarrikatzen duen ideologia da, beste gizataldeak baztertu eta menderatzera bultzatzen duena. Supremazismoaren jatorria arrazan (ikus, arrazismoa), etnian (ikus, etnozentrismoa), kulturan zein erlijioan oinarritzen da. Maila sozioekonomikoan oinarritzen denean, klasismo deitzen zaio, eta generoari buruzkoa denean, sexismoa da. Supremazismoaren adibide bat supremazismo zuria da, Ameriketako Estatu Batuetan, Hegoafrikan eta beste herrialde batzuetan apartheid izeneko sistema sozial baztertzailea eta menderatzailea ekarri zuena. Beltzen esklabotza supremazismo zuriaren ondorioetako bat da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, supremacism; gaztelaniaz, supremacismo.
Loturiko artikuluak
Zeitgeist (definizioa)Zeitgeist (alemanieratik, euskaraz literalki "garaiko espiritua") garai jakin batean jendeak, izan gazte izan zahar, pobre nahiz aberats, dituen ikusmolde komunen multzoa da. Ideologiaz (politikan) eta inkontziente kolektiboaz (psikologian)…
Ideologia (definizioa)Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera…
Arrazismoa (arrazakeria)Arrazismoa edo arrazakeria beste arraza edo etnia batekoak diren gizatalde eta pertsonenganako gutxiespen eta gorrotozko ideologia eta praktika soziala da. Finean, dominazio-sistema da, arraza diskriminazio-irizpidetzat hartzen duena. Hala ere,…