Supermerkatua tamaina ertaineko saltokia da, denda baino handiagoa eta hipermerkatua baino txikiagoa, elikagaiak, drogeria eta etxerako bestelako produktuak eskaintzen dituena eta ordainketarako kaxa zenbait dituena. XX. mendearen hasieran sortu ziren Estatu Batuetan, denda tradizionalei konpetentzia egiteko. Prezio merkeak eta aukera zabala dira ere abantaila nagusiak. Saldutako produktuek marjin eskasa eman arren, saldutako kopuru handiei esker (ikus, eskala-ekonomiak) mozkin handiak ekartzen dituzten enpresak izaten dira. Supermerkatuen beste abantaila konpetitiboak denda txikien aldean hornikuntza eta logistika kostu txikiagoak dira.
Loturiko artikuluak
Aglomerazio-ekonomiakAglomerazio-ekonomiak enpresek eta orokorrean ekonomiak jarduera ekonomikoak eta enpresak toki batean pilatzearen ondorioz sortzen diren abantailak dira. Sinergia, transakzio eta garraio-kostu txikiagoekin, eta gertuko merkatu zabal batekin loturik…
Eskala-ekonomiakEkonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek epe luzera ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak horiek eskala-errendimendu gorakorrekin daude loturik, hau da epe luzera, ekoizpen faktore…
Hedapen-ekonomiak (hedadura-ekonomiak)Ez nahastu ekonomiaren hedapenarekin. Hedapen-ekonomiak edo hedadura-ekonomiak sortzen dira enpresa batek bere ekoizpen-egitura produktu eta zerbitzu berrietarako hedatu edo zabaldu baliatzen duenean. Hedapen-ekonomia horiei esker, kostu finkoak produktu…