Suntsiketa sortzailea Joseph Schumpeter ekonomilariak 1942 urtean asmaturiko terminoa da, produktu berriak garatu eta zaharrak ordezteko prozesua izendatzeko. Prozesu honek ondorio makroekonomiko zuzenak ditu, produktuen merkatuetan noski, baina orobat faktoreen markatuan, eta ziklo ekonomikoen faktore nagusi da. Epe luzerako hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen du; izan ere, luzerako hazkundearen %50a suntsiketa sortzailearen ondorio zuzena dela zenbatetsi da.1
Erreferentziak
1.
Creative Destruction. In: The New Palgrave Dictionary of Economics. ; 2008:2017.
Loturiko artikuluak
Ondasun ekonomikoakOndasun ekonomikoak gizakiaren beharrak asetzen dituzten zerak dira, urriak direnak, haiek eskuratzeko ekoizpen-prozesu bat garatu eta ondorioz truke-balioa eta prezioa dituzten zentzuan; ondasun libreak ez bezala. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Interes ekonomikoakInteres ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira…
FluktuazioakFluktuazioak (latinezko fluctus hitzetik, euskaraz "olatua") denboran zehar magnitude batek (prezioa, produkzioa, salmenta) izaten dituen gorabeherak dira. Ekonomian, fluktuazioak aldiro gertatzen direnean, ziklo ekonomikoak sortzen dituzte; hala, fluktuazio…