Hizkuntzalaritzan, substantiboak edo sustantiboak subjektu edo objektu funtzioa betetzen duten hitzak dira. Adibidez, "Enekok liburua irakurri du" perpausean, substantiboak dira "Eneko" (subjektua) eta "liburua" (objektua). Ohikoa da substantiboak izen kategoriarekin nahastea, baina kontzeptu desberdinak dira jatorrian: egia da izenek substantibo funtzioa betetzen dutela orokorrean, baina badira substantiboak jatorrian izenak ez direnak (adibidez, "Abestea gustatzen zait" perpausean, abestea substantibo bilakatu den aditza da jatorrian). Dena den, semantikoki bi kontzeptuak berdinak dira, eta substantibo nahiz izenek gauzak, pertsonak edo kontzeptuak izendatzeko erabiltzen diren hitzak dira.
Loturiko artikuluak
Subjektu eliptikoa, inplizitua edo isilaHizkuntzalaritzan, subjektu eliptikoa, subjektu inplizitua edo subjektu isila perpaus batean hitz berezi batez espreski aipatzen ez den subjektuaren egoerari deitzen zaio. Euskaraz, subjektu eliptikoa bereziki aditz laguntzailearen bitartez…
Subjektu eta predikatuSubjektua eta predikatua proposizio ororen bi osagai nagusiak dira. Subjektuak proposizioa zertaz ari den adierazten du; predikatuak, berriz, subjektua dena edo egiten duena adierazten du. Adibidez, "karratuak lau…
NominalizazioaNominalizazioa adjektibo, aditz edo bestelako funtzioa betetzen duen sintagma edo esaldia izen edo substantibo bihurtzea da. Adjektibo baterako adibidez, "gazteak irabazi zuen partida", gazte adjektiboa nominalizatu egin da;…