Subjektibismoa (*subjetibismoa) zerbait ezagutzeko ikuspegi lehen eta nagusitzat pertsonaren indibidualtasuna aintzat hartzen duen jarrera filosofikoa da. Bereziki etikan erabiltzen da, subjektibismo etiko izenarekin, zerbait ona edo txarra den subjektu bakoitzaren ikuspuntuaren araberakoa dela, dena subjektiboa dela alegia, baieztatzen duen jarrera izendatzeko. Erlatibismoaren aldaera bat da, subjektuaren ikuspuntua nabarmentzen duena. Bi subjektibismo mota bereizten dira etikan: subjektibismo normatiboaren arabera, "A ona da" egia da baldin eta soilik baldin "A ona da" proposizioa pertsona edo talde baten ikuspuntuekin bat badator; subjektibismo metaetikoaren arabera berriz, "A ona da" egia edo faltsua den baieztatzerik ez dago; bi subjektibismo horiek aurkakoak dira, subjektibismo metaetikoak ez baitu subjektibismo normatiboaren inongo proposiziorik onartzen.
Loturiko artikuluak
SubjektibitateaAdiera arruntean, subjektibitatea subjektiboa izatearen nolakotasuna da, gauzak norberaren ikuspuntutik pentsatu eta adierazteko modua. Adibidez, "irakurtzen ari naizen liburua ez dut batere atsegin" proposizioa subjektiboa da guztiz, hots,…
Zuzenbide objektiboa eta eskubide subjektiboaZuzenbide objektiboa zuzenbideak gizartean elkarbizitza bermatzeko ezartzen duen arau multzoa da. Eskubide subjektiboa berriz, zuzenbide objektiboan oinarrituta, alderdi edo subjektu batek eskuratzen duen ahalmen juridikoa da, alderdi batzuen…
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…