Sorne Unzueta


KategoriakBiografiak

Sorne Unzueta (Bilbo, 1900 - Urduliz, 2004) euskal irakasle, idazle, euskaltzale eta abertzale nabarmena izan zen. 16 urte zituela ikasi zuen euskara. Maistra-ikasketak burutu eta gero, andereño gisa lan egin zuen Bizkaiko herri batzuetan. 1925ean, Gregorio Errastirekin ezkondu zen. Gaztetatik eta Gerra Zibila piztu arte, Emakume Abertzale Batza erakundean jardun zuen. Utarsus goitizenez, artikulu politiko ugari zituen eusko abertzaletasunaren eta euskararen alde, eta mitinak ematen ere nabarmendu zen. Poesia ere landu zuen, eta gaztelaniaz eleberri  bat ere idatzi zuen, Me voy contigo izenburuarekin. Gerra Zibila piztu eta gero, Frantziara erbesteratu zen, non nazien aurkako erresistentzian ere lagundu zuen. 1953an Euskal Herrira itzuli eta frantseseko irakasle gisa jardun zuen.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.