Soldata-arraila edo soldata arrakala gizon eta emakumeen arteko soldaten arteko desparekotasuna da. Zehatzago, sexuaren arabera bereiziz langileen batez besteko soldata kalkulatuz eta bi sexuetako emaitzen kenketa eginez kalkulatzen da. Gizon emakumeen arteko batez besteko soldaten arteko alde hori zenbat eta handiagoa, soldata arrakala orduan eta handiagoa dela esaten da. Diskriminazio hori gainditzeko erreibindikazioari soldata-parekatzea deitzen zaio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kristalezko sabaiaKristalezko sabaia emakumeek emakume izateagatik euren lanbidean maila batetik aurrera egiteko aurkitzen duten muga da, bereziki erabaki garrantzitsuak hartu behar diren ardurak bereganatzerakoan zein zuzendaritza postuetara heltzeko, gizonak…
Genero-arrakala (genero-arraila)Genero-arrakala edo genero-arraila genero-ebidentzia sistematiko eta iraunkorra da, aldagai bati buruz emakumeen eta gizonen arteko desparekotasuna edo alborapena jasotzen duena. Genero arrakala zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta…
Soldata parekatzeaNolako lana, halako soldata printzipioari jarraiki, soldata parekatzea lan berdina garatu eta ardura berdinak izanda, enpresa edo organismo desberdinetan lan egin edo besterik gabe kategoria desberdinetakoak diren langileek…