Estatuaren batasuna estatu batean oinarritzen den sistema politiko baten oinarrizko printzipioa da, zeinaren arabera estatuak lurralde oso batean eskumenak dituen, lurraldeen arteko zatiketa eta diskriminaziorik ez dagoen, eta…
Gizapedia
Sobietar Batasuna edo Sobiet Batasuna, izen osoz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1922 urtean sortutako estatu eta erregimen politiko komunista izan zen, 1917ko Errusiako Iraultzaren haritik sortutakoa eta 1991 urtera arte indarrean izan zena. Eurasiako ipar-ekialdeko zati handiena hartzen zuen, mendebaldetik ekialdera 9.000 km inguruko lurraldea hartuz, XX. mendearen erdialdetik munduko herrialde handiena bilakatuz horrela. 1917ko iraultzaren aurreko Errusiar Inperioaren lurralde gehienak bereganatu zituen, Finlandia eta Polonia ezik, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako eta Ekialde Urruneko beste zenbait lurralde bereganatu zituen. Sobietar Batasuna hainbat errepublika federatuek osatu zuten, de jure subiranoak baina de facto Sobietar Batasunaren mendean zirenak.
Sobietar Batasuna bloke komunistako edo Ekialdeko Blokearen estatu nagusia izan zen, blokeko beste herrialdeak, Ekialdeko Europan guztiak menderatuz. Bloke hori Mendebaldeko Bloke kapitalistarekin talka egin zuen, bereziki Bigarren Mundu gerraren ondoren, Gerra Hotza delakoa sorraraziz 1980ko hamarkadatik aurrera, Sobietar Batasuneko krisialdi ekonomiko iraunkorrak krisialdi politiko handia eragin zuen, azkenean 1991 urtean Sobietar Batasuna desegitea eta bere errepublika federatuak banakatzea ekarri zuena.
Ikus, gainera

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.