Situazionismoa 1950eko hamarkadan Frantzian mamitutako mugimendu intelektual, artistiko eta politikoa izan zen, dadaismoa eta surrealismoaren oinordekoa, eta espektakuluaren gizartea, haien esanetan, iraultzea bilatzen zuena. 1968ko Maiatzean eragin nabarmena izan zuen. Internazional Situazionista taldea ere sortu zen, 1972 urtean desegin zena, mugimenduaren gainbeherarekin batera. Mugimenduaren figura nagusiak Guy Debord (1967 urtean Espektakuluaren Gizartea mugimenduaren erreferentziazko lan nagusia argitaratu zuena) eta Raoul Vaneigem izan ziren.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Espektakuluaren gizarteaEspektakuluaren gizartea edo ikuskizunaren gizartea Giuy Debord filosofoak sorturiko kontzeptua da, XX. mendeko kapitalismo aurreratuak gizartea taxutu eta menderatzeko duen dominazio-modua izendatzeko. Situazionismo deritzon korronte filosofikoaren kontzeptu nagusia…