Sentsazionalismoa kazetaritzan erabiltzen den desinformazio eta manipulazio-estrategia, gertakariak esajeratu, nabarmendu edo dramatizatu egiten dituena, iritzi publikoan lilura, zirrara, beldurra eta bestelako sentsazio eta emozioak sortu eta finean publikoa bereganatzeko helburuarekin. Sentsazionalismoa XIX. mendearen bukaeran sortu zen, New Yorkeko bi egunkari nagusiek, hurrenez hurren Joseph Pulitzer eta William Randolph Hearst enpresariek zuzenduta, publikoa bereganatzeko lehian, Hearstek berriak nabarmendu eta dramatizatzeko estrategiari ekin zionean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sensationalism; gaztelaniaz, sensacionalismo.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Gainordezkapena (soziologia)Gainordezkapena aukeraketa batean (adibidez, batzorde batean pertsonak edo ikasliburu batean artelan esanguratsuak aukeratzean) kategoria bateko elementuek, izan subjektu izan objektu, duten nagusitasuna da, beste elementuen aldean, populazio edo…
Kobazulo mediatikoaEspainian, kobazulo mediatikoa eskuineko hedabide, kazetari eta iritzi-emaileei izendatzeko XXI. mendetik baliatzen den esamolde gaitzesgarria da. Ideologiatik haraindi, kobazulo mediatikoaren ezaugarriak dira halaber manipulazioa, desinformazioa, erasokortasuna eta gorrotozko…
Desinformazioa edo manipulazio informatiboaDesinformazioa edo manipulazio informatiboa edo mediatikoa publiko bati zuzendutako informazioa nahita ezkutatu, murriztu edo datu faltsuekin eman eta ondorioz errealitatearen ikuspegi distortsionatua azalaraztea da. Desinformazioa nahita eta asmo jakinekin…