Semantika hizkuntza bateko zeinu edo sinboloen multzo bat da, bereziki horien esanahiak jasotzen dituena (ikus, gainera, hizkuntza naturala, semantika edo esanahia duen hizkuntza gisa, hizkuntza formalen aldean). Hizkuntza bateko semantikari sintaxia gehitu behar zaio, zeinu horiek konbinatzeko arauak ezartzen dituena. Semantikari buruz, zeinuek bi atal dituzte: adierazlea, hizkuntza-eragileek mezu batean jasotzen duten zeinu-multzoa; eta adierazia, adierazlearen bitartez osatzen den irudi generikoa eta ez-konkretua (irudia konkretua erreferentea izanik). Hala, semantika adieraziak (hitzak eta esaldiak, banakako zeinuek esanahi edo adierazirik ez dutenez) aztertzen dituen jakintza-arloa da, sintaxiarekin eta pragmatikarekin batera semiotika osatzen duena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hizkuntza formalakHizkuntza formala esanahi edo interpretaziorik gabeko (edo interpretazio urriko) zeinu edo sinboloekin (token) osaturiko hizkuntza da, gramatika arau jakinen araberakoa eratua, erabilera-eremu zehatz eta murritz baterako erabiltzen dena. Hizkuntza…
SintaxiaLogikan, sintaxia hizkuntzaren sinboloen arteko erlazioen multzoa da, bere esanahia kontuan hartu gabe, eta proposizioak eratzeko erregelak ezartzen ditu, erlazio horietan oinarriturik. Zuzenak izan daitezen, proposizioek sintaxia errespetatu behar…
SemiotikaSemiotika edo semiologia zeinuak aztertzen dituen jakintza-arloa da, sistema komunikatiboak eratzen dituzten heinean. Hala, semiotikaren objektu nagusia hizkuntza dela esan daiteke. Hiru arlotan banatzen da: sintaxia, zeinuak nola…