Segurtasun juridikoa pertsonak, fisikoa, nahiz juridikoa, agintari politikoek eta administrazio publikoek euren eskubideak bermatzen dituztelako ziurtasuna da, eta legeak ezarritakoaren arabera jokatuko dela beraiei dagokienean, baimenduta eta debekatuta dagoena behar bezala bereiziz. Aldi berean, segurtasun juridikoak zuzenbidearen ziurtasuna ere barnehartzen du, alegia argi eta garbi dagoela arlo bakoitzean zeintzuk diren aplikatu beharreko arau eta legeak, eta ez dela egongo lege horien arteko kontraesanik. Horrexegatik da hain garrantzitsua organoen eskumenak xehetasun osoz bereizita egotea.
Segurtasun juridikoak kolokan jartzen duten egoera garbiena subjektu politiko batek (nazio batek) beste estatu batetik bere independentzia eta subiranotza aldarrikatzen dituenean gertatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal security; gaztelaniaz, seguridad jurídica.
Loturiko artikuluak
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
Presuntzioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, presuntzioa hipotesia baino ez den eta beraz ziurgabea eta balizkoa izan arren azkenean aparteko frogarik gabe onartzen den gertaera, egitate edo errealitatea da. Presuntzio arruntena errugabetasun-presuntzioa da,…