Sasoikako langilea edo sasoiko langilea urteko garai batzuetan baino lan egiten ez duen langilea da, hala nola nekazaritzan lan askoko sasoietan egin beharreko zereginetan edota beste sektoreetan batzuetan gertatzen den eskariaren gehikuntza periodikoaren arabera (adibidez, zerbitzariak udaran). Hori horrela, sasoikako langileak migrazio zirkularren protagonistak izaten dira, aldiro bizitokitik beste eskualde batzuetara mugituz, eta prekarietatea izaten da lan horien ezaugarri nabarmena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, temporeros, trabajadores por temporada.
Loturiko artikuluak
Lan-prekaritatea, lan-prekarizazioa eta prekariatuaLan-prekaritatea (okerra da prekarietate forma) lanpostu ez egonkorrak (ikus, aldi baterako enplegua, sasoikako langileak), soldata murritzak, lan-eskubideen urraketa, eta lan ordutegi eta egutegien gehiegizko malgutasuna dituen enplegu egoera…
-
Migrazio zirkularraMigratzaile zirkularrak aldiro eta ziklo bati jarraituz toki batetik bestera, herrialde baten baitan edo herrialde batetik bestera, mugitzen diren haiek dira. Adibide garbiena, uzta biltzen ibiltzen diren sasoiko…