Enpresa baten sare komertziala edo merkataritza-sarea bere produktuak merkaturatzeko, hots, ezagutarazi, banatu eta saltzeko, erabiltzen dituen baliabide eta bitartekoen multzoa da; hala nola banatzaileak, salmentak puntuak eta agente komertzialak. Horren atala da salmenta-indarra da, zuzeneko helburutzat salmenta duena.
Funtsezko elementua da marketin-mixean:
- produktuari buruz, produktua kontsumitzailearen beharretara egokitzen lagundu dezake;
- banaketari buruz, banaketa bideratzen laguntzen dute, eta banaketa horren inguruko estrategia garatu, kanaleko beste eragileekin dituen harremanen bitartez;
- prezioari buruz, bezeroarekin negoziatzen den prezioaren eragile nagusia da;
- komunikazioari buruz, bezeroarekin harreman zuzena du.
Sare komertziala sendotzea erabaki estrategikoa da marketinean, eta beste erabaki estrategikoekin abantailak eta eragozpenak ditu: adibidez, masa hedabideak eta plataforma digitalak indartzea erabaki daiteke produktua saltzeko, baina horien aldean sare komertzial sendo batek harreman pertsonalagoa eta zuzenagoa du bezeroarekin, eta selektiboagoa ere bada; aitzitik, salmenta-indarraren kostua altua da eta hedabideek eta plataforma digitalek baino bezero potentzialen kopuru txikiago batera heltzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, red comercial.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkataritza-efektuakMerkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…
Merkataritza mugikorra (m-merkataritza)Merkataritza mugikorra, m-merkataritza edo m-commerce ere deitua, telefono mugikorraren bitartez produktuak eta zerbitzuak erosi eta ordaintzeko garatzen diren teknologien multzoa da. XX. mendearen bukaeratik abiaturik, telefono mugikorren zabalkuntzarekin…
Merkataritza-funtsaMerkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria…