San Ignazioren Martxa edo San Inazioaren Martxa Ignazio Loiolakoa eta berak sorturiko Jesus Konpainia goraipatzeko Agustin Paskual Iturriagaren (1778-1851) hitzekin osaturiko abestia da, Nemesio Otañok (1880-1956) musikatua. Hitzak…
Gizapedia
Kredituak: Donostia-San Sebastian 2016-Flickr.
San Tomas jaia (*Santo Tomas jaia) Euskal Herriko toki askotan abenduaren 21ean, San Tomas egunean hain zuzen, ospatzen den jaia da. Jai horretako ohitura nagusiak baserriko produktuen azoka, taloa eta txistorra jatea, sagardo edatea, baserritarren jantzi tradizionala soinean, izaten da, Euskal Herriko bizimodu tradizionala irudikatuz eta gogoratuz, gehienbat herrietako plaza eta kale herrikoienetan. Donostian eta Arrasaten jai tradizionala da, eta XX. mendearen bukaeratik Euskal Herriko herri askotara zabaldu da. Oso jai herrikoia da, Eguberriko ospakizunen atarikoa, non jendeak Eguberria ospatzeko egiten diren familia giroko bazkari eta afarietarako bertako produktuak eskuratzearekin batera, Eguberriko oporraldiaren hasiera eta urtearen amaiera lagun giroan ospatzen diren.
Donostian XIX. mendearen erdialdetik ospatzen da, eskualdeko baserritarrak baserri-jabeei erreta ordaintzeko Donostiara jaisten zirenean. Arrasaten ere jai tradizionala da, Erdi Arotik ospatzen den azokaren inguruan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fiesta de Santo Tomás.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.