Saltokia edo salmenta-puntua bezeroak produktu edo zerbitzua erosi egiten duen espazio fisikoa. Salerosketa gauzatzeaz gainera, salmenta-puntua enpresa bezeroarekin harreman zuzena duen gunea da, eta horregatik elementu estrategikotzat hartu behar da enpresaren jardunean. Saltoki bati buruzko funtsezko alderdia da haren kokapena, enpresak bere helburuzko publikoaren baitan ahalik eta pertsona gehienetara heldu nahiko baitu; gainera, enpresaren irudi egokia islatuko duen kokapena izan beharko litzateke. Saltokiaren kokapena finkatuta, enpresaren saltokiaren antolaketa garatu beharko du, bezeroaren arreta, interiorismoa, merchandising, publizitatea, ordainketa bideak eta biltegia nola kudeatu behar dituen zehaztuz. Ohikoa da saltokia denda batekin nahastea, baina egia esan saltokia vending makina bat, furgoneta bat edo aldi baterako espazio bat izan daiteke, azoka batean, esaterako, kasu guztietan, ordea, saltokia planifikazio zorrotza beharko du enpresaren marketin estrategiaren baitan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, point of sale, outlet; gaztelaniaz, punto de venta.
Loturiko artikuluak
Salmenta pertsonalaSalmenta pertsonala enpresaren salmenta-indarrak bezeroekin harremanak eratu, haiei produktua edo zerbitzua aurkeztu eta erosketara bultzatzeko egiten diren ekintzen multzoa da. Presentzalki, telefonoz nahiz online egin daiteke. Abantaila moduan,…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak sozietate matrize deitzen den beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo…
Sarbide-puntuaBibliotekonomian, sarbide-puntua liburutegi edo artxibategi bateko katalogoetan dokumentu jakin bat bilatzeko erabiltzen den hitz, termino edo informazioa da, erregistro bibliografiko jakin batzuetara eramaten duena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, punto…